XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

[+MINTZ] diren konpletiboak:

Oso seguru: 53 .

Nahiko segurua: 23.

Ez dago argi baina kontestu edo tematika orokorrari ondo dagokio: 30.

Ez dago asmatzerik: 15.

Nahiko argi ez: 9.

Portzentaia nahiko handi batean (53 aldiz) mintzagaia da konpletiboa edo behintzat espreski aipaturik dago bere enuntziatuak adierazten duen proposizioa; beste portzentaia nabarmen batean (23 bider) nahiko probabletzat jotzen dugu tematizaturik izatea; bion artean 76 perpaus dira.

Oro har testuinguruarekin lotzen direnak baina lotura zuzen eta argirik sumatzen ez dugularik, 20 dira.

15 dira asmagaitzak guretzat eta 9 kasutan nekez onartuko genuke konpletiboaren tematizazioa;

ondorioz: -na daraman konpletiboa tematizaturik egoteko joera nabarmena dago, baina ez dirudi ezinbestekoa denik.

P nagusia eta menpekoa, biak izan daitezke baiezkoak zein ezezkoak.

P nagusia negatiboa izateak ez du -na agertzea galerazten, baldin ukazioak ez badu konpletiboak adierazten duenaren egia-balioa ukitzen.16 Ikus, dena den, (76) adibidea, bertan autoreak -nik eta -na testuinguru berean erabiltzen ditu eta, -nik mugagabetasuna adierazteko termino markatua baina aukerakoa bailitzan.

Gauza bera esan dezakegu galdera tasunaz.

Perpaus nagusia galdera izan daiteke, gehienetan, absolutoa izan gabe: ikus (8), (43), (19), (96), (101), (125) eta (126).

Ez dirudi konpletiboaren perpaus nagusia subordinatua izateak -na morfemaren agerpena galerazten duenik.

Perpaus agintaria baldintzazkoa izateak (faktibotasunari begira honek ekar lezakeen mugaz ohar gaitezen) ez da oztopoa -na agertzeko.

-na morfema dugularik, menpeko perpaus honetatik osagaiak atera daitezke, gehiagotan honelakorik gertatzen ez bada ere: ikus (4), (6), (30), (39), (41), (43), (51), (60), (64), (72), (82), (92), (96), (98), (99), (100), (103), (108), (119), (124).

[ + FAKTIBOA]

-na konpletiboa 116 bider azaltzen da faktibotzat har daitezkeen egiturek (sintagmak, aditz perifrasiak, aditzak) agindurik, hots, kasu gehienetan; 13 bider aditza neutro-tzat jo genezake.

Behin, dugun aditz agintaria ezfaktibotzat eman genezake (uste izan).

Hona hemen zerrenda:

a. jakin eta perifrasiak: jakin: 5 3, gauza jakina izan: 6, jakin behar izan: 1.

Guztira: 60.

b. ezautu eta perifrasiak: ezautu: 10, ezagun izan: 1.

Guztira: 11

c. sinistu eta perifrasiak: sinistu: 4, sinistu behar: 1.

Guztira: 5.

d. gogoratu eta perifrasiak: gogoratu: 1, gogora ecarri: 1.

Guztira: 2.

e. Beste aditz eta perifrasi batzuk: egia izan: 3, ezin ukatu: 11, autortu: 3, compesau: